|
Gizakiek sekretua ahaztu zuten. Umeek Argitasun Herrialdetik egindako bidaiaren sekretua. Gogoratzeko beharrezkoa da bihotz garbi baten begirada garbia, ume baten begirada Ume izatea da bizi-poza, edertasuna, konpartitzearen zoriontasuna ezagutzea. Sekretu horrek gordetzen duen altxorra agerian utziko dugu. Gure heroia ALAI da, bost urteko mutikoa. Bere urtebetetze-egunean, ospakizunaren alaitasunean murgilduta daudela, amama kezkatzen dituen galderak botatzen ditu. Nola haziko naiz? Non egon nintzen jaio aurretik? Bizitza baten iragana eta etorkizuna. Kontzientzia batenak. Bidaia hau bakarra da gizaki bakoitzarentzat. ALAIren bidaia da. Noiz asmatu duten zain dagoen sekretu handia. ALAIA antzezlaneko protagonistak bunraku Japoniako teknikan oinarritutako 50 zentimetroko panpinak dira.
|