HOME  |  Konpainia  |  Ikuskizunak  |  Zerbitzuak  |  Erakusketa  |  Kontaktua

Pailazoak misio bakarra zeukan bizitzan: zoriontsu izatea eta besteak ere zoriontsu egitea.

Zorigaiztoko egun batean, zakarrontzian amaitu zuen, pelutxe eta abandonatutako jostailu koadrilarekin batera.

Arrisku bizian daude. Badatorkie gainean zabor-kamioi "birrintzailea", haiek irensteko prest.

Pailazoa lasterka abiatzen da hirian zehar laguntza bila. Bidean hamaika arrisku gaindituko ditu, eta gatibu diren haur asko, beti zaintzapean, aurkituko. Haurrek lagundu nahi diote, baina ezin.Bai, hiriak mehatxuak, hesiak, debekuak, gatazkak, abusuak gordetzen ditu

Benetan mirarigarria da hirian bizirautea!

Bizitzak erronka handiak planteatzen dizkie ameslari handiei; baina bizitzak irabazle nahi zaitu. Hala, pailazoa lasterka dabil, bizkor-bizkor, bere idealaren atzean, eskuzabaltasun eta elkartasun bila.

Guztia aldatzen da eta ezer ez da gelditzen. Denak aurrera eta atzera egiten du, boladaka, gora eta behera; erritmoa da konpentsazioa.
“Tira! Aurrera!”. Heziketa (haurrak vs helduak), eta haurrak eta hiria: horra horren bidez lantzen diren bi gaiok.
Hiriak haurrak baztertu ditu. Askotan etxean bakarrik egoten dira-eta.
Hiriak ahaztuta dauzka haurrak.