![]() PANTA RHEI ANTZERKI 1988an sortu zen, ikuskizunak egin eta banatzeko enpresa gisa. 20 urtez Arte Eszenikoetan etengabe aztertzen egon ondoren, Panta Rhei taldea sormeneko momentu batean dago, eta bere antzerki errepertorioa zabala izateaz gain, antzerkiari buruzko eta antzerkiko eremu guztiei buruzko Zerbitzu Pedagogiko batzuk eskaintzen ditu ere. Gaur den egunean, zazpi profesionalek osatzen dute Panta Rhei taldea. Horien inguruan beste hogeita bost artista inguru lan egiten dute haiei lagunduz: musikariak, plastika-arduradunak, aktore-aktoresak, Hezkuntza- eta terapia-profesionalak. Etengabeko bilakaera baten ondoren eta helburu argiak izan dituzten -eta bete dituzten- hainbat sormen-ziklo ostean, Panta Rhei taldeak heldua dela uste du eta bere lanaren fruituak biltzen ari da ( FETEN 2006 ). Urtetan espezializatzen egon ondoren, lan-lerroa guztiz egina y definituta dago: Antzerkia erabiltzea pertsona autonomo, solidario eta parte-hartzaileak hezteko bide gisa, batez ere haurrengan eragina izanik bai eta haien inguruan dauden guztiengan ere: guraso zein hezitzaileengan . El objetivo central de Panta Rhei es en esencia atender las necesidades holísticas de l@s niñ@s a través del juego teatral, potenciando hábitos y valores que ayuden a crear conductas saludables, buscando acciones que favorezcan su Salud Integral. Panta Rheiren helburu nagusia da haurren beharrei erantzutea antzerkiko jolasen bidez, jokabide osasuntsuak sortzen laguntzen dituzten ohiturak eta baloreak sustatuz, beti ere osasun osoa lortzeko ekintzak bilatuz. |