HOME  |  Konpainia  |  Ikuskizunak  |  Zerbitzuak  |  Erakusketa  |  Kontaktua

TAILERRAK

Umeen prestakuntza integralerako hezkuntza-egiturak, oro har, ez ditu aintzat hartzen praktika artistikoak eta, batez ere, adierazpen dramatikoak. Hori dela-eta, bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu hezkuntza-alternatibak sortzea antzerki-artearen inguruan: modu ludiko eta sortzailean, jolasa erdigune duen ekintza-eremu bat eskaintzea da helburua, umeek ikasteko beste aukera eta modu batzuk ezagutu eta bizi ditzaten. Plastikan edo antzerkian kontsigna bererako hainbat erantzun baitaude, eta guztiak baliozkoak baitira.

Adierazpen artistikoak gune askatzaile dira. Izan ere, umeak modu dibertigarrian erlazionatu daitezke ingurunearekin, beren barne-mundua adierazi, eraiki edo sustatzeko; halaber, estrategikoki diseinatutako jolas-dinamiken bidez, konfiantza sortzen da, eta, ondorioz, garapen motor, kognitibo, sozio-afektibo eta artistikoa sustatzen da

Antzerkia garapen pertsonalerako eta sozialerako lan-tresna da guretzat, kulturara eta komunikazio-modu berri batera gerturatzen baikaitu, eta artearekiko zaletasuna pizten baitu.

Nori zuzenduta daude?

 
Ume, gazte, heldu eta hirugarren adinekoei. Familientzako programak ere baditugu.
 

Non egiten dira?

•  Liburutegietan.

•  Gizarte-etxeetan eta kultur etxeetan.

•  Ikastetxeetan.

Edukiak eta jarduerak dagokion eskola-zikloari edo talde espezifikoari zuzenduta daude berariaz.

Tailer guztiak euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira, eta hiru hilabetekoak, sei hilabetekoak, urtebetekoak edo monografikoak izan daitezke.
 

Haur Hezkuntzan

•  Jolas dramatikoa.

•  Ipuin-jolasa.

•  Dantza, abestiak eta jolasak.

•  Txotxongiloekin eta objektuekin ipuinak antzeztea.

•  Objektuak, panpinak eta txotxongiloak egin eta erabiltzea.

 

Lehen Hezkuntzan (7 urtetik 10 urtera)

Lehen Hezkuntzan (10 urtetik 12 urtera)

•  Antzerki-jolasak.

•  Antzezpena.

•  Gorputz-espresioa

•  Irakurketa sustatzea. "Hitzekin jolasean".

•  Idazketa sustatzea. "Letrekin bidaian".

•  Ipuinak asmatu eta irudiz hornitzea.

•  Maskarak egitea.

•  Apurtutako materialekin panpinak eta jostailuak egitea eta erabiltzea.

•  Talde-jolasak txotxongiloekin.

•  Jolasa, inprobisazioa eta antzezpena txotxongiloekin.

•  Mozorroak: "Munduko trajeak".

•  Karakterizazioa.

•  Herri-jolasak.

•  Jolas eszenikoa eta inprobisazioak.

•  Txotxongiloetara eta objektu-antzerkira hurbiltzea.

•  Lotsa galtzeko eta gorputz-irudimena lantzeko jolasak.

•  Irakurketa sustatzea.

•  Idazketa sustatzea.

•  Maskarak egitea.

•  Txotxongilo buruhandiak egitea.

•  Jantziak, eszenografia, karakterizazioa.

•  Ikus-entzunezko jolasaren oinarriak.

•  Film laburra egitea.

Gazteentzat

Helduentzat eta adinekoentzat

•  Inprobisazio-tailerra.

•  Antzerkia. Interpretazioa eta aktorearen sormena (lehen urratsak)

•  Lotsa galtzeko eta gorputz-espresioa lantzeko jolasak.

•  Sormenezko idazketa.

•  Maskarak eta buruhandiak egitea.

•  Zinemaren hastapenak.

•  Film laburra egitea.

•  Antzerkia.

•  Lotsa galtzeko teknikak, espresioa.

•  Gorputz-espresioa eta mugimendua.

•  Sormenezko idazketa.

•  Maskarak eta buruhandiak egitea.

•  Irrati-antzerkia.