HOME  |  Konpainia  |  Ikuskizunak  |  Zerbitzuak  |  Erakusketa  |  Kontaktua
Imagen en reemplazo de flash

TXOTXONGILOAK TXOROAN

La VIII edición de la Muestra Internacional Titereando en Vitoria-Gasteiz 2009 abre de nuevo las puertas de un mundo mágico: El Mundo de los Títeres. Un mundo de dimensiones metafóricas y emblemáticas; de oníricos paisajes y encrucijadas artísticas, un espacio de construcción poética común a los diferentes lenguajes estéticos; un ámbito interdisciplinar y transversal donde podemos ver prácticas artísticas que entrelazan los títeres con la magia, la música, el circo… Un mundo representado hoy por compañías de Brasil Uruguay, Argentina, Costa Rica y del Estado compañías de Valencia, Aragón, Murcia y Euskadi. Titereando es una oportunidad de conocer un mundo de de emoción, humor y misterio , historias, cuentos y leyendas. El Universo de los Títeres.

2002an sortu zen "TXOTXONGILO TXOROAK" Txotxongilo Erakustaldia, Gasteizen aire zabaleko hainbat lekutan egindako txotxongilo-programazioa. Gasteizko Udaleko Kultura Saila izan zen babesle eta antolatzaile, eta Panta Rhei izan zuen laguntzaile zuzendaritza tekniko eta artistikoan.

I. Edizioaren arrakastaren ondoren, aurten, 2008an, VII. Erakustaldia egingo da uztailean, abuztuan eta irailean, eta berriz ere etxeko zein nazioarteko artistak eta txotxongilo-konpainiak izango ditugu.

Aurreko sei programazioetan, izen handiko konpainiek hartu dute parte, Estatuko erkidego guztietatik etorrita: Titiriteros de Binefar, el Espejo Negro, L'home Dibuixat, Hilando Títeres, Teatro Mutis, Trompicallo, La Gotera de la Azotea, Caleidoscopio, Rocamora, Arbolé, Los Claveles, Txo Titelles, Teatro Buffo, Lluerna Teatre, Kukubiltxo, Hortzmuga, Proismo Cero, Kollins Klown, Ten Pinpilinpauxa eta Panta Rheik. Beste hainbat herrialdetako konpainiak ere izan ditugu: Frantziakoak (Les Contes de la Chaise), Italiakoak (Laura Kibel), Txekiar Errepublikakoak (Karromato) eta Mexikokoak (Saltimbanquis).

Programazio honen helburu nagusia da txotxongilo- eta objektu-antzerkia familiei hurbiltzea, estilo, teknika eta formatu aski desberdinak erabilita. Txotxongiloen festa koloretsu honek interes handia piztu du hirian arte prestu honekiko, eta, udako programazio gisa finkatuta dagoenez, aukera ematen die ikusle asko eta askori gure parke zein plazetara gerturatu eta txotxongilo- eta objektu-antzerkiaz gozatzeko.

TXOTXONGILOAK ARABAN

   

2004tik, Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak Araban txotxongilo-antzerkiaren zirkuitu berri bat abiatzeko eta sortzeko baliatu du programa hau; "TXOTXONGILOAK ARABAN" zirkuitua, hain zuzen.

Uztailean, abuztuan eta irailean, "Txotxongilo txoroak" programan parte hartzen duten konpainien emanaldiak izaten dira Gasteizen, eta, horri jarraipena emanez, Arabako probintzian ere egiten dira ikuskizunak. Lehendabiziko urtean, 2004an, hamar herrik hartu zuten parte; 2008an, berriz, hogeita bi udalerrik eskainiko dute txotxongilo-emanaldiren bat udako kultur programazioan.

Oso pozgarria da Panta Rheirentzat bi programazioetan parte hartzea, publikoak egindako harrera beroaz eta lortutako arrakastaz gozatzea, eta baita parte hartzen duten administrazio guztien babesa izatea ere (Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako udalak eta kultur elkarteak), beren laguntza emanez lan kultural handia egiten ari baitira gure hiri eta probintzian.

 

URTE ASKOAN IZAN DEZAGULA ZIRKUITU HAU, ETA ZUEK IKUS ETA GOZA DEZAZUELA.