HOME  |  Konpainia  |  Ikuskizunak  |  Zerbitzuak  |  Erakusketa  |  Kontaktua

Eraikin oso berezi batean mundu osotik etorritako familiak bizi dira batera. Gorabeherak izaten dira, bai. eta, nola ez, bada? Hain toki txikian hain kultura ezberdinak denak batera egonda!

Ezkutuko indar batzuek hesi baztertzaileak sortzen dituzte, eta bizilagunak saiatzen dira indar horiek nolakoak diren argitzen; horrela, guztiok nahi dugun festa kulturanitzaz gozatu ahal izango dugu.

Txotxongiloak, pailazoak, kulturen arteko harremana, exotismoa, katarsi komunitarioa, musika etnikoa. horiek guztiak dira gizakien arteko errespetua eta bizikidetasuna bultzatu nahi dituen umore-ikuskizun honen osagaiak.