Bidea 2016. 8. ibilbidea: Leintz-Legutio-Landa

             

Donostia 2016ko Kultur Hiriburua dela jakina da, baina Donostiak sare sendoa sortu du Euskal Herriko bazterrak lotu dituena. BIDEA 2016 ekimenaren bitartez, natura, mendia eta arte ezberdinak landu nahi dituzte. Horretarako, sormenez jositako bide ezberdinak imaginatu dituzte. 
Maiatzaren 15 gure txanda izan zen, eta Panta Rhei taldea anfitrioi izan ginen egun horretan. Legutiotik Landara doan bidean, gune harrigarriak imaginatu genituen, bidaiariari egin nahi genizkion hainbat proposamenekin. Musika, dantza, animazioa, errezitaldia, koloreak… ilusioz ekin genion egunari, nahiz eta euripean harrapatu gintuen egunsentiak. Guri bost, isil isilik egin genuen aurrera prestakuntza lanekin. Hori bai, jendea heltzen hasi zenerako, eguzki printzek bizkarrak berotzen hasi zituen. Yiiiiiiha!!!!! Goiko estekan bidearen laburpen motz bat ikusi ahal duzue. oso egun polita pasa genuen, Noralai dantza taldearekin, Crescendo  abesbatza, Iñaki Carreteroren errezitaldia, eta PantaRhei antzerki taldea osatzen dugun guztiekin. Eskerrik asko!

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar