La ventana de Chygrynskiy, por Teatro El Zurdo
El Zurdo antzerki-konpainiak interpretatutako eta José Ramón Fernándezek idatzitako testu bat, Bartzelonako eraikin bateko hainbat bizilagunen istorio paraleloak dituena kontagai. Horrekin batera, Guardiolak zuzendutako Barçako jokalari Chygrynskiy azaltzen da: umoreari lotutako pertsonaia bat, futbolaren mundukoa, eta batez ere pertsonaia poetiko bat, famili-mina eta herrimina dituena. Chygrynskiy-ren leihoa mundura zabalik dago, sentimenduei, istorioei, enkontruei eta desenkontruei zabalik. Ezaugarri komun bat dute pertsonaiek: bakardadea, baina berari aurre egiteko era ezberdin bat dute, bakoitzak berea.