Buztinezko hitzak
Ollerietako museoa bisitatzen da. Ofizioa, materialak eta teknikak azaltzen dira.
Zeramika tailerra:
– PIEZA SINBOLIKOA. Euskal Herrian teilak sinbologia handia du: jabetza, babesa, muga… adierazten dituelako.
– TALDE-LANA. Teilatua teilaz beteta dago eta teilak banan-banan jartzen dira multzo sendo bat osatu arte: Teilaz teila, talde-lana.
– DENBORAN IRAUNKORRA. Zeramika lortzeko buztina erre egiten da 1000 gradutan. Tenperaturarekin milaka urte irauten duen harrizko objektu bat lortzen da. Komunikatzeko ditugun lengoaiak babestea eta lantzea da helburu. Historiaren lekukoak uzteko.
Hizkuntza eta zeramika
Hizkuntza, bertsoa, hizkuntzaren esentzia lantzea eta errimak, haikuak edo koplak teila gainean idatzita uztea. Teilak musoan lehortzen utziko dira. Museoan erreko dira eta eta eskolara eraman ahal izango dira erakusteko.